TXORIERRIKO BASERRI ANTZOKIA
Elkarbanatu
Zerbitzu soziokulturaletako gunea, euskara eta euskal kultura sustatuz

SARRERA

  • Kafe Antzokiak kultura eta aisialdirako guneak dira, hiri, herri eta eskualde askotan aspaldidanik abian daudenak. Gurea, ostera, berezia izando da: kafea baino baserria izango da-eta.
  • Baserri Antzokia pentsaera irekiko egitasmo bateratzailea da. Bertan, gizarteari zerbitzuak emateko eta pertsonen arteko harreman sozialak sendotzeko, kultura eta kirol ekitaldiak antolatuko dira.

parkea.com

2012/03/08

Baserri Antzokia Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

http://www.parkea.com/www/noticia.php?lang=eu&regid=389

 

Deia.com

2011/08/01

 

ERAGILEAK

  • TOTOAN, Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa: Sondikako Altzora, Derioko Tximintx, Zamudioko Lagatzu, Lezamako Zorrizketan eta Larrabetzuko Arrekikili.
  • Txorierriko Udalerrien Mankomunitatea, Txorierriko udal guztiek osatua; Sondikakoak, Loiukoak, Deriokoak, Zamudiokoak, Lezamakoak eta Larrabetzukoak.
  • Txorierriko zein inguruko euskaltzaleak, proiektuan parte hartu gura dutenak, bai diruz, bai ideiaz, baita laguntzaz ere.
  • Beste edozein diru-ekarpen publiko edo pribatu ere onartua izango da.

HELBURUAK

  • Euskara eta euskal kultura sustatzea, aisialdia eta kulturarekin zerikusia duten ekintzak antolatuz.
  • Eskualdeko enpresa eta enpresetako langileei zerbitzuak eskaintzea.
  • Elkargunea sortzea haraneko eta inguruko biztanle eta bisitarientzat, Baserri Antzokian kultur zein kirol ekitaldiak antolatuz eta pertsonen arteko harreman sozialak sendotuz.

ARAUBIDE JURIDIKOA

Baserri Antzokia proiektua irabazteko asmorik gabekoa da eta Baserri Antzokia Fundazioa eratu da, zeren gizarte osoaren integrazioa zilegitzen baitu: gizabanakoak, elkarteak, komertzioak, enpresak eta erakundeak. Jardueran eta aginte-organoetan Txorierriko gizarte osoa aurkituko da ordezkatua. Era horretara, bete egingo dira Baserri Antzokiaren eta gizartearen arteko kidetze nahiz sinbiosi asmoak.

ERAIKINA eta KOKAPENA

Baserri Antzokia Derioko lehengo seminarioaren atzean eraikiko da, Bizkaiko Parke Teknologikoan.

Baserri itxurako eraikin jasangarria izango da. Hainbat gune eta azpiegitura izango ditu: eszenatokia, taberna, jatetxea, txokoak, batzar gelak eta astialdirako kanpoko gunea.

Bertan, kulturako nahiz aisialdiko ekintzak egingo dira, gizarteari nahiz enpresei zerbitzuak emanez.

Eraikinean, euskararekin eta euskal kulturarekin zerikusia duten ekintza guztiek edukiko dute lekua.

Baserri Antzokia eraikirik, aisialdirako eta kulturarako azpiegitura sendoz hornituko dugu Txorierriko harana.

Lehenengo sektorearen eta teknologiaren erakusleihoa ere izango da.


Ikusi Txorierriko Baserri Antzokia mapa handiago baten

BAZKIDE MOTAK

Bazkide egiteko kanpaina martxan jarri dugu eta hemen daukazu honen inguruko informazioa. Bost izango dira bazkide motak: gizabanakoak, elkarte laguna, komertzio laguna, enpresa laguna eta bazkide handia.

GIZABANAKOAK

Kide partikularrak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 40€ko diru-ekarpena egiten dutenak.

Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoek errenta aitorpenean kitapen fiskala sortarazten dute.

Bazkide izatearen abantailak:

  • Euskararen alde lan egiten duen fundazio baten kide izatea.
  • Abantaila fiskala, desgrabazioak fundazio bateko kide izateagatik.
  • Karneta Baserri Antzokia Fundazioko bazkidetza iragartzen duena.
  • Beherapenak Baserri Antzokiko ekitaldietan eta bertako produktu nahiz zerbitzuetan.
  • Lehentasuna ekitaldietarako sarrerak eskuratzerakoan.
  • Dohaineko txartela bazkarirako, urteroko Baserri Antzokia Fundazioko kideenerako.

ELKARTE LAGUNA

Txorierriko elkarteak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 300€ko diru-ekarpena egiten dutenak. Euren bazkideen herenak Baserri Antzokia Fundazioko kide izan beharko du, eta elkarteak urtero ekintzaren bat antolatu beharko du Baserri Antzokian.

Elkarte Laguna izatearen abantailak:

  • Euskararen alde lan egiten duen fundazio baten kide izatea.
  • Abantaila fiskala, desgrabazioak fundazio bateko kide izateagatik.
  • Karneta Baserri Antzokia Fundazioko bazkidetza iragartzen duena.
  • Beherapenak Baserri Antzokiko ekitaldietan eta bertako produktu nahiz zerbitzuetan.
  • Lehentasuna ekitaldietarako sarrerak eskuratzerakoan.
  • Aipamean Aikor! aldizkarian agertuko den Baserri Antzokia atal berezian.
  • Aipamena eta lotura Baserri Antzokia Fundazioko webgunean.
  • Elkartearen publizitatea Baserri Antzokian bertan.
  • Baserri Antzokia Fundazioaren "ELKARTE LAGUNA" agiria, elkartean bertan erakusteko.
  • Erabilgarritasunaren arabera, Baserri Antzokia eraikineko bilera gelak alokatzeko aukera.
  • Erabilgarritasunaren arabera, Baserri Antzokia eraikineko txokoak alokatzeko aukera.
  • Agertokia erabiltzeko aukera, elkartearen zereginetarako, erabilgarritasunaren arabera.

KOMERTZIO LAGUNA

Komertzioak dira, proiektu honetan parte hartu gura dutenak, eta urtero 150€ko diru-ekarpena egiten dutenak.

Fundazioari egindako ekarpen ekonomikoek errenta aitorpenean kitapen fiskala sortarazten dute.

Komertzio Laguna izatearen abantailak:

  • Euskararen alde lan egiten duen fundazio baten kide izatea.
  • Abantaila fiskala, desgrabazioak fundazio bateko kide izateagatik.
  • Karneta Baserri Antzokia Fundazioko bazkidetza iragartzen duena.
  • Beherapenak Baserri Antzokiko ekitaldietan eta bertako produktu nahiz zerbitzuetan.
  • Lehentasuna ekitaldietarako sarrerak eskuratzerakoan.
  • Aipamena Aikor! aldizkarian agertuko den Baserri Antzokia atal berezian.
  • Aipamena eta lotura Baserri Antzokia Fundazioko webgunean.
  • Komertzioaren publizitatea Baserri Antzokian bertan.
  • Dohaineko txartela bazkarirako, urteroko Baserri Antzokia Fundazioko kideenerako.
  • Baserri Antzokia Fundazioaren "KOMERTZIO LAGUNA" agiria, komertzioan bertan erakusteko.

ENPRESA LAGUNA

Enpresa txiki eta ertainak dira proiektu honetan parte hartu gura dutenak. Bazkide mota honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan.

BAZKIDE HANDIA

Enpresa nahiz erakunde ertain eta handiak dira proiektu honetan parte hartu gura dutenak. Bazkide mota honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan.

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

Egin zaitez bazkide eta goza ezazu Txorierriko Baserri Antzokiaz: ikuskizunak, kontzertuak, antzerkia, ikastaroak, tailerrak, txokoak, kirol gertakariak, ...

Nola?


Bete eta bidali inprimaki hau:
Izena:
Abizenak:
Telefonoa:
Posta-e:

Zer da nahi duzuna?
Inprimatu eta bete dagokizun inprimakia: Eta eman zure euskara elkartean:
  • Sondikako Altzora
  • Derioko Tximintx
  • Zamudioko Lagatzu
  • Lezamako Zorrizketan
  • Larrabetzuko Arrekikili

EKARPENAK

Edozein ekarpen egiteko jar zaitez mesedez gurekin harremanetan, atsegin handiz hartuko zaitugu eta.

BAZKIDE eta KOLABORATZAILEAK